Uriarte industrial shop. Expertos en máquina herramienta

Industria-horniduraren sektorean 55 urte baino gehiagoko esperientzia duen enpresa bat gara. Nazioarteko lehen markak banatzen ditugu, eta espezialista gara neumatikan, hidraulikan eta estutze kontrolatuan. Horrek aukera ematen digu edozein bezerori irtenbiderik onena emateko.

Gasteizko eta Iruñeko gure egoitzak, Uriarte industriala osatzen dugun profesional espezializatuen taldearekin batera, zure esanetara daude gure produktu eta aplikazioen inguruan sor daitekeen edozein premia edo kontsultari erantzuteko.